

Bake Konferentziaren Madrilgo laguntza Batzordearen aurkezpena, Madril 2001eko azaroaren 28an |
Joan den azaroaren 28an, Elkarri elkarrizketaren eta akordioaren aldeko gizarte mugimenduak Bake Konferentziaren Madrilgo Laguntza Batzordea aurkeztu zuen. Eratu den laugarren Laguntza Batzordea da honako hau, Europakoa eta Kataluniakoa ekainean aurkeztu ziren, eta Ohorezkoa urriaren 1ean.
Honako helburua dute: Bake Konferentziari izen handikoak, askotarikoak eta esanguratsuak diren gizarte eragileen babesa ematea. kasu honetan Madrilgoak.
Jakina denez, Elkarrik bultzatzen duen Bake Konferentzia abian da urritik aurrera, 50.847 lagunen babesa du, eta bakoitzak sinadura eta mila pezeta (6.01 euro) eman ditu. Proiektuak, aurreikusitako sei hilabeteetan, bi helburu handi bete nahi ditu. Lehenik, konponbideak bilatzeko, indar politiko guztien artean elkarrizketarako joko arauen eta printzipioen inguruko oinarrizko adostasun bat erdiestea. Ideia hau, sinbolikoki, ?folio? batez adierazi da. Bigarrenik, lan honetarako gizartearen laguntza lortzea, horretarako eztabaida giroa bultzatu eta gizartearen parte hartzea bideratu dira; horretarako, ekitaldi publiko anitz eta parte hartze bide desberdinak eskaini dira, haien artean Bake Konferentzian parte hartzeko masiboki banatua izaten ari den esku liburuxka.
Madrilgo Batzordea osatzen duten hogei lagunetatik talde esanguratsu bat izan da batzorde honen aurkezpen ekitaldian. Bertan izan dira: Marcelino Camacho, Santiago Carrillo, Enrique Curiel, Joaqu?n Leguina, M?ximo, Jose Lu?s Sampedro eta Carlos Taibo.
Hauek guztiek Batzorde honetan modu pertsonalean hartu dute parte. Gizarte eragileak dira, iritzi sortzaileak; eta bizitza publikoko hainbat arlotan duten edo izan duten erantzukizunen ondorioz lortu duten autoritateaz eta ospeaz Bake Konferentzia proiektuari laguntzeko prest agertu dira. Elkarrik, logikoa denez, Bake Konferentziari emandako babesa eskertzen die, eta beraien konfiantzak merezi duen mailan erantzuten ahaleginduko da.
Elkarriren iritziz, honako Laguntza Batzordea eta aurkezpen ekitaldia ekarpen onak dira bake prozesuari begira komunikazioa, elkar-ulertzea eta lankidetza hobetzeko eta Madrilgo eta Euskal Herriko ikuspuntuetatik konponbidea bilatzeko.
Bake Konferentziaren Madrilgo laguntza Batzordearen mezua
Bake Konferentziari laguntzeko Madrilgo Batzordeko kideak espainiar demokratak gara. Geure horretan, iruditzen zaigu Euskal Herriko biolentzia egoera eta Espainia guztian horrek duen eragina guztiz gaitzesgarria izateaz gain, balore demokratikoentzat kaltegarria dela eta, luzera begira, hondamendia izan daitekeela Euskal Herriko nahiz Espainiako egonkortasun demokratikoarentzat. Demokrazia, alegia, herriaren nahien araberako gobernua, herri hori bakean bizi denean bakarrik egon daiteke. Baina, era berean, bakea gaur egun balore demokratikoek agintzen dutenean bakarrik egon daiteke.
Esperientzia historiko eta erkatuak erakusten du biolentzia egoera bat, hainbat arrazoirengatik gizartean sustrai sakonak dituena, ezin dela erauzi neurri polizial eta judizialekin soilik, horiek emankor eta egokienak izanda ere. Indarkeria aringarririk gabe gaitzetsi eta kondenatzeak, gure gain hartzen baitugu, ez du galerazi egiten, alderantziz, behartu egiten du bakera eraman ahal duten bide guztiak miatzera. Elkarrizketak eta negoziazioak lor dezakete. Gainera, biolentzia fisikoan eta hitzezkoan urteetako jardunak, zatiketa oso larriak sortu ditu euskal gizartean, eta horiek sendatzeko adiskidetze prozesu luzea behar du, elkarrizketa luze eta oparoan. Elkarrizketa, ez batzuk besteen kontra biltzeko, baizik eta guztien arteko elkarrizketa, oroitzapen mingarriak baztertu eta aurrebaldintzarik eta helburu izendatu gabekorik gabe, guztiei komeni zaien irtenbidea bilatzeko.
Gure iritziz, indar politiko eta sozial guztien, eta era eta maila guztietako erakundeen artean egin beharreko elkarrizketa horrek, gehiengoaren borondatea onartzeko balore demokratikoetan, gutxiengoenganako errespetuan eta legez eratutako instituzioen onarpenean oinarritu behar du, baita, dagozkion bideetatik, aldaketak bultzatzeko ere.
Uste dugulako Elkarrik bultzatutako Bake Konferentziak lagundu nahi dion elkar ulertze prozesuak balore demokratikoak indartuko dituela eta horrekin mesede handia egingo diola Euskal Herriari eta espainiar guztiei, bakeari eta elkarbizitza demokratikoari, gure laguntza ematen diogu.
Bake Konferentziaren Madrilgo laguntza Batzordearen partaideak
- Marcelino Camacho, sindikalista historikoa
- Manuela Carmena, magistratua
- Santiago Carrillo, kazetaria
- Enrique Curiel, UCMko Zientzia Politika irakaslea
- I?aki Gabilondo, kazetaria
- Miguel Herrero y Rodriguez de Mi??n, Zientzia Moraletako akademikoa
- Maria Antonia Iglesias, kazetaria
- Joaquin Leguina, idazlea
- Fernando L?pez Agud?n, kazetaria
- Fernando Mari?o, Giza Eskubideen Aldeko Elkarteko Lehendakaria
- M?ximo, marrazkilaria
- Javier Ortiz, kazetaria
- Joaquin Ruiz-Gim?nez, abokatua
- Javier S?daba, filosofoa
- Ram?n S?ez, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko (CGPJ) bokala
- Jose Luis Sampedro, idazlea
- Alberto Schommer, argazkilaria
- Carlos Taibo, UAMko Zientzia Politika irakaslea
- Javier Tussell, Historia Garaikideko katedraduna