Zuk zergatik behar duzu bakea?
Galdera honen 10.000tik gora erantzun bildu eta argitaratu nahi ditugu
Hamar mila testigantza
puntu eta bereiz egiteko
Zure testigantza bidaltzeko klikatu hemen

«Nire aita hil zutelako eta, norbait hiltzen duten bakoitzean, infernu hura gogorarazi egiten dudalako. Bakea behar dut nire bizitza eta nire familiarena behin betiko berregiteko»
J.V., 44 urte. Iruńea
Hamar mila testigantza puntu eta bereiz egiteko
•Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, aukera paregabea zabaldu da, seguruenik aukera garai ezin hobea elkarrizketaren bidez bakera heldu eta bizikidetasuna normalizatzeko. Gizartearen konponbide eskakizuna eta itxaropena garbi entzunarazi behar dugu.
•Elkarrik azken hamabi urte hauetan ehundaka argudio pilatu ditu, milaka eta milaka herritarren borondate metatu ditu (azkeneko sinadura bilketan, 122.513 izan ziren). Orain, indar objektibo eta arrazoizko honi gure gizartearen emozioen eta sentimenduen indarra erantsi nahi diogu. 10.000 lagunek, gutxienez, Zuk zergatik behar duzu bakea? galderari erantzutea nahi dugu.
•Pertsona anonimoen zuzeneko ahotsa entzutera eman nahi dugu, adierazi dezaten zergatik behar duten garai berri hau behin betikoa izatea eta atzera bueltarik ez edukitzea. Instituzioei, gobernuei, alderdi politikoei eta ETAri puntu eta bereiz egitearen exijentzia helarazi nahi diegu kaleko jendearen, zu bezalako jende arruntaren, testigantza zuzenak argitaratuz.
•Ekimen honekin kolaboratu nahi baduzu, Zuk zergatik behar duzu bakea? galderari erantzutea besterik ez duzu. Ez ditugu behar zure datu guztiak. Nahikoa da zure izena eta adina, bizilekua edo zure testigantza hobeto ulertzeko lagungarri izan daitekeen beste daturen bat ematea.
•Ekainetik aurrera erantzun adierazgarrienak argitaratuko ditugu. Urrian, dosier bat argitaratuko dugu jasotako erantzun guztiekin. Ondorio batzuk eta proposamen zehatz bat erantsiko ditugu. Elkarrik txosten hau instituzioei eta indar politikoei aurkeztuko die. Txostena Eusko Legebiltzarrera eta Nafarroako Parlamentura eramaterakoan duela hilabete batzuk bertan utzitako 122.513 sinadurekin lotuko da.
Zure testigantza bidaltzeko klikatu hemen

«Senitarteko bat preso dudalako eta bere gurasoak jada bisitatu ezin dutenez –80urtetik gorakoak dira– egunero sufritzen ikusteak bihotza txikitzen didalako. Elkarrizketaren alde eta indarkeria mota guztien kontra nagoelako»
Estibaliz, 51 urte. Gasteiz
|