Hobera egiteko aldatzen gara!
Eskua luzatu Elkarri berriari
Laguntzeko 2 aukera eta 4 modu dauzkazu. Klikatu hemen
Zer
Martxoaren 25ean, Elkarri erakunde berri batean eraldatuko da, akordio anitzaren eta herri kontsultaren aldeko herritarren sarean, alegia. Helburu honi beste hiru gehituko zaizkio: herritarren parte-hartzea bultzatu, adiskidetzea prestatu eta indarkeriarik eza eta elkarrizketa defendatu. Hiru hilean behin txosten bat kaleratuko duen bake prozesuaren behatoki soziala izango du aldiro egoeraren azterketa eta zenbait proposamen egingo dituena. Hau guztia, aldaketa sakonekin antolaketari dagokionez.
Zergatik
Hamairu urteetan Elkarrik guztia eman du elkarrizketa, indarkeriarik eza edo alderdien mahaia bezalako ideiak gehiengoarengatik onartuak izatea lortu arte; eta orain, helburu hau bete ondoren, berrikuntza behar du. Bestetik, egoera politikoa aldatu egin da. Orain, bake prozesu baten atarian gaude eta behar berrientzat tresna berriak behar dira. Arrazoi hauengatik eraldatuko da Elkarri.
Zertarako
Elkarrik bake prozesua ahalbidetzen lagundu du. Elkarri berriak bake prozesua garatzen lagundu nahi du. Erakunde berriak (bere izena martxoan emango da ezagutzera) Elkarriren alderdi sendo guztiak hartuko ditu oinordetzan eta berritzea behar duen guztia aldatu egingo du. Eraldaketa honen xede nagusia hauxe da: hobetzea. Eraginkorragoak izan, bakearen alde gehiago eta hobeto borrokatzeko. Horretarako jaioko da Elkarri berria.
Nola
Badakigu aldaketa hau beharrezko urrats garrantzitsu eta onuragarria dela bakearen helbururako, baina jabetzen gara ere, urrats delikatua eta arriskutsua dela, babes handia beharko duena. Horregatik, zure parte-hartzea eskatzera gatoz. Zure laguntzarekin helburu dugun hau lortu ahal izango dugu: bake prozesua behin betiko errealitate bihurtzeko jarduera sozial eraginkorra garatzea. Bakea lortzeko atzera bota ezin den ahaleginarekin bat egin ezazu.
Oharra: Elkarriren eraldaketa prozesuaren inguruan informazio gehiago eduki nahi izanez gero, batzar prozesuaren txosten guztiak eskuragarri dituzu www.elkarri.org. 902-421010 telefonoan ere eska ditzakezu.
Laguntzeko 2 aukera eta 4 modu dauzkazu. Klikatu hemen
|