













&nb
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
Javier Vizcaíno (Barakaldo, 1967)
1988tik Radio Euskadin lan egiten du. Bertan, duela sei urtetik hona "Más Que Palabras" magazina zuzentzen ari da, berak sortutako "Cocidito Madrileño" tarte ezagunarekin. "Cocidito Madrleño de la A a la Z" (Ediciones Foca, 2003) liburuaren egilea |
 |
 |
|
 |
 |
 |
|
Miquel Tàpies (Bartzelona, 1960)
Arte Historian lizentziatua. Fundació Antoni Tàpies-eko
zuzendaria da 1990. urteaz geroztik.
Hemen klikatu Miquel Tàpiesi Elkarri Aldizkariaren 114. alean egindako elkarrizketa irakurtzeko.
|
 |
 |
|
 |
 |
 |
|
Pilar del Río Pilar del Rio 1950. urtean Sevillan jaio zen. Letrak ikasten zituenean frantziako ikasleei aditu zien galtzada-harriaren azpian itsasoa ezkutatzen zela eta berak halakoa sinistu zuen. Egia esan, oraindik ere horretan dihardu, jakin arren hoditeria horietan barrena krokodriloak eta zerraldoren bat igerian dabiltzala. Dena dela, itsasoa garbitzea gurean dugun beste eginbeharretako bat dela uste du Pilarrek.
70. hamarkadaren bueltan kazetari bezala lanean hasi zen. Frankismoaren peko irratian Parisen Demokraten Batzordea osaturik zegoela jakin ostean ez zuen modurik izan honen berririk irratian emateko. Tira. Carrero erail zuten, Franco hil zen eta Trantsizioa iritsi zen eta azkenean, bada, zilegizkoa zen zentsurarik gabeko informazioarekin ausartzea.
Egun SER katerako eta Canal Sur telebistarako kolaborazioak egiten ditu. Garai batean prentsarako eta Espainiako Telebistarako lan egin izan du. Radio Euskadin ere kolaboratu izan du. Jose Saramagoren liburuak gaztelaniara itzultzen ditu. Lanzaroten bizi da. Ezkertiar, internazionalista, fedegabe eta errepublikazaletzat jotzen du bere burua. Ezkonduta dago eta seme bat du.
|
 |
 |
|
 |
 |
 |
|
Estitxu Fernandez (Lesaka 1975)
Psikologian lizentziatu ondotik Nafarroako ikastetxeetan bertso eskolak ematen eman zuen urte bete. Ordurako bazebilen Bidasoa Baztan aldeko Ttipi-ttapa telebistan lanean albistegiak aurkezten eta saio bereziak egiten eta Bertatik Bertara saioan kolaboratzen ere orduan hasi zen. Psikologo bezala lan egin zuen ondotik, Minbiziaren Aurkako Elkartean, eta bertan jardun zuen lanean 3 urte t'erdian. Denbora horretan guztian telebista eta psikologo lana uztartu zituen. Azkenean, psikologia utzi eta telebistan jarraitu zuen. Sorginen Laratza, Bexamela, Bizizaleak eta orain Bertatik Bertara aurkezten. Berrian ere Sexualitate orria eramen zuen 6 hilabetez pasa den urtean. |
 |
 |
|
 |
 |
 |
|
Omer Oke (Benin-Ben 1965)
Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaria, Omer Oke Bilboko Mugarik Gabe erakundearen proiektuen arduraduna izan ondoren, Bilboko Elizbarrutiko Caritas-eko Etorkinen Proiektuaren arduraduna izan zen. Omer Oke duela hamairu urte iritsi zen Euskal Herriko Unibertsitatera Informazio Zientziak ikastera. Publizitatean lizentziatu ondoren graduatuondoko ikastaro bat egin zuen Kooperazio Deszentralizatuan espezializatuz. |
 |
 |
|
 |
 |
 |
|
|
|
Javier Sádaba Etikako katedraduna da Madrileko Unibertsitate Autonomoan, Teologia eta Filosofiako ikasketak burutu zituen Erroma, Tübingen, Columbia, Oxford eta
Cambridgen. Lan mardula argitaratu du, tartean Wittgenstein filosofoaren pentsamoldearen azterketa sakonak, Francoren diktaduraren aurkako artikuluak, demokraziari egindako kritikak edota 80. hamarkadan Euskal Herriko independentziaren eta indarkeriaren harirako hausnarketa kitzikagarriak. |
 |
 |
|
 |
 |
 |
|
Txema Urkijo Llodion jaio zen orain dela 42 urte. Abokatua lanbidez, Eusko
Jaurlaritzaren Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako batzordeko
zuzendaria da. 1988 urteaz geroztik Bakearen Aldeko Koordinakundeko kidea
da, garai batean bertako batzorde iraunkorreko partaide izan zelarik.
Ezkonduta dago eta 13 urteko seme baten aita da. 80. hamarkadaren hasiera
arte EKAn jardun zuen |
 |
 |
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
|
 |
info@elkarri.org
|